SAMR eredua IKTak eskolako jardueren diseinuan hobeto integratzeko jarraitu beharreko prozesu bat da. Ruben D. Puentedura doktoreak sortu zuen, batez ere, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz, eta ekitatea bermatzen duen promozio sozialeko sistema bat ziurtatzeko. S letrak sustitución esan nahi du, euskaraz ordezkapena, eta teknologien integrazioko lehen pausua da. Aumento edo handipena dugu bigarren pausu bezala, ondoren modificación /modifikazioa hirugarren eta azkenik redefinición edo berdefinizioa. Ordezkapenak kasu honetan, betiko objektuek, hau da, paperak eta boligrafoak egiten duten funtzioa ordenagailu batekin ordezkatzea esan nahi du adibidez. Handipenak, aldiz, paperak eta boligrafoak egin dezaketanaz gain, IKTeek beste zerbait gehitzea esan nahi du, zuzentzaileak besteak beste. Bi pausu hauek hobekuntza izeneko azpitalde bat osatzen dute SAMR ereduan. Honekin jarraitzeko, modifikazioak teknologia aldatzerakoan gelako eginkizunak aldatu egiten direla es...