Hausnarketa - 3. praktika
Aurreko sarreran aipatutako aurkezpenari berriz ere erreferentzia eginez, eta gure gainerako klasekideenak ikusi ondoren, hausnarketa bat egitera bultzatu digutela esatera ausartuko nintzateke. Alde batetik konpetentzia digitalak benetan esan nahi duenari buruz, eta bestetik, konpetentzia digital honen eta PLEaren arteko erlazioa eta honen garrantziari buruz ere pentsarazi digu.
Konpetentzia digitala hitz gutxitan, IKTak edo teknologia berriak erabiltzen jakitea da. Honek zer esan nahi du? Teknologiaren arloan informazioa bilatzen, komunikatzen, eduki berria sortzen, bakoitzaren segurtasuna bermatzen eta izan ditzakegun arazoak konpontzen jakitea hain zuzen ere.
Gaur egun IKTeek inguratzen gaituzte, nonahi aurkuti baititzakegu, eta XXI. mendeko hiritar izateko beharrezkoa bilakatu baita hauen gutxieneko erabilpen bat egiten jakitea. Hori dela eta, alfabetatze prozesu bati buruz hitz egiten da, alfabetatze digital bati buruz zehazki. Hau da, lehen idazten eta irakurtzen jakiteari zeritzoguna alde batera geratu da, informazio eta komunikazio teknologia hauek erabiltzen jakiteak honen lekua hartu duelarik.
Hori hala, eskolatan, ikasgai tradizionalez gain, konpetentzia digitala lantzeari denbora eskaintzea oso garrantzitsua bilakatu da, izan ere, jada aipatu dudan moduan, gaur egungo bizitzan aritzeko ezinbestekoa da. Dena den, esan beharra dago, haurrak denbora guztian aurkitzen dituztela IKTak, bai etxean eta baita kalean ere, eta beraz oso azkar ikasten dutela hauek erabiltzen, haien jakintza askotan helduena baino zabalagoa bilakatzen delarik.

Teknologia berriek, gure bizitzako esperientzia guztiz aldatzen dutela argi dago, eta esperientzia hori gero eta aberasgarriagoa izateko, gure PLEak ahalik eta osatuen egon beharko du. Bakoitzaren PLEak nondik ikasten duen islatzen du, informazioa nondik hartzen eta horrekin jakintza nola sortzen dugun hain zuzen ere; betiere eremu teknologiko batean aurkitzen garela.
Nire ustez, PLEak eta konpetentzia digitalak oso erlazio estua dute, izan ere, gure konpetentzia digitala hobetzen doan heinean, gure PLEan software, aplikazio edo webgune ezberdinak aurkituko baititugu aurrez aipatutako xedeak betetzeko (informazioa, komunikazioa, edukien sorrera, segurtasuna eta arazoen konponketa).
Honez gain PLEak gure indargune nahiz ahulguneak benetan zein diren ikusteko aukera ematen digu, eta horrela gure ikaskuntza zertan zentratu behar dugun hobeto jakingo dugu. Konpetentzia digitala, aurrez esan bezala, XXI. mendeko biztanle izateko ia ezinbestekoa baita, eta horrek duen garrantziaz jabetu behar baikara.

Comentarios
Publicar un comentario