Praktika on baterako dekalogoa - 7. praktika

Klasean praktika onei buruzko bi testu irakurri ondoren (https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1223335/mod_resource/content/1/Area_bp_2007.pdf eta https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1223336/mod_resource/content/1/Valverde_2010.pdf), irakasle izango garen heinean, IKTak ikasgelatan modu on batean integratzeko behar handia dagoela ikusi dugu. Beraz, IKTak erabiliz irakaslearen praktika on batek kontuan hartu beharko lituzteen printzipioak dekalogo baten bidez aurkeztea eskatu zaigu. 

Nire taldearen kasuan ingelesa eta LH5 egokitu zaizkigu gure dekalogoa osatzeko. Hona hemen gure proposamena:

1. Haurrei on-line hiztegiak erabiltzera bultzatu, autonomiaz jokatzen eta iniziatiba izaten ikas dezaten.

2. Informazioa bilatzeko garaian ingelesez dauden webguneak erabili ulermena garatu ahal izateko.

3. Microsoft publisherren bidez ipuin bat ortu ingelesez pentsatzera ohitzeko.

4. Pelikulak ikusi, haurrei ingelesezko edukienganako interesa pizteko asmoz.

5. Abestiak abestu hitzen ahoskera egokia praktikatzeko eta esanahiak duen garrantziari erreparatzeko.

6. Gramatikako edukia lantzeko jolas interaktiboak proposatu, haurrak motibatuta sentitzeko eta horrekin batera zeharka ikasteko.

7. Haurren interesguneetatik abiatuta, gai bat planteatu eta Power Point erabiliz aurkezpen bat egin ahozko adierazpena jorratzeko.

8. Beste eskoletako umeekin komunikatu ingelesez, komunikatzen ikasteko eta beste kultura batzuen inguruan ikasteko.

9. Ingeleseko liburu bat aukeratu eta aldi berean liburu horren audioa jarri, entzumenean eta ahoskeran enfokatzeko.

10. Egunero ordenagailuan klasearen plangintza idaztea, idazkera hobetzeko eta ikasitako hiztegia aplikatzen ikasteko.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire PLEa - 1. emangarria

Hausnarketa - 3. praktika

Aurkezpena - 2. praktika