Glosategia - 4. praktika

Aurreko sarreran aipatu dudan moduan, gure konpetentzia digitalean aurkitu dugun ahulezia nagusia segurtasuna da, inongo zalantzarik gabe, eta horrek zer pentsatu ematen digu. Sareak onura asko ekartzen dituen arren, arrisku asko ere badituela askotan ahaztu egiten zaigu, hona hemen ohikoenak:

1. Sexting: Eduki sexualaren bidalketa berehalako mezuen bitartez, normalean WhatsApp. Gazteen arteran gero eta gehiago egiten den borondatzeko praktika da, zeinak promulgatzaileak diren, eta honez gain informazioak beste bitartekari batzuen eskuetan bukatu dezakeelako arriskua dute.

2. Cyberbullying: Pertsona batek edo talde batek modu jarraitu batean teknologiaren bidez informazioa eta komunikazioa erabiltzen duenean beste banako bat mehatxatzeko eta jazartzeko.

3. Hacking: Protekzio programak desenkriptatuz, sistema informatiko batera sartzea datu baserako sarbidea lortzeko, eta hortik, datu edota fitxategiak eskuratzea eta manipulatzea. Hau, normalean, troyanoen bidez egiten da.

4. Phishing: Identitate bat ordezkatzea eta informazio konfidentziala lortzea iruzurren bidez. Gazteek, konfiantzazko enpresa edo beste pertsona baten lekua hartzen dute komunikatu ofizial batean. Gehienetan e-mai edo deialdien bidez gertatzen da.

5. Grooming: Pertsona heldu batek adin txikiko pertsona bati egiten dion jazarpena da, askotan adingabea dela esanez. Helburua adingabeak sortutako eduki sexuala lortzea da edota kasu batzuetan baita kontaktu fisikoa izatea ere. Horretarako kontrol emozionala lortzen da, konfiantzazko adiskidetasun erlazio bat sortzen eta gazteen bizitzako datuak pixkanaka lortzen diren heinean. Behin eduki sexualaren lehen elkartrukea egin ondoren, xantaia egiten hasten dira, adingabeak argazki edo bideo konprometituagoak bidal ditzaten.

6. PEGI: Kode hau bideo-jokoekin zuzenean erlazionatuta dago, eta adin txikikoek hauen erabilera txarra egin ez dezaten edo hauetatik eragin negatiboa jaso ez dezaten du helburu. Horretako Pan European Game Information izeneko kodeak joko hauen sailkapena egiten du haur eta gazteen adinen arabera, nahiz eta zoritxarrez ez den askotan errespetatzen.

7. Cybercheating: Praktika honek testuinguru elektroniko edo birtualean egin daitekeen edozein iruzur suposatzen du. Cybercheating-ean jabetze edo faltsukeri ezberdinak aurkitzen ditugu, hala nola: plagioa, faltsifikazioa edo indarra kentzea.

Kontzeptu hauen guztien definizioak jakin ondoren, aurkeztu daitezkeen arazoez kontzienteago garela esango nuke, izan ere, askotan ez baititugu gure inguruan bizitzen, baina halere garrantzitsua da hauen berri izatea.

Irakasle izango garen heinean, helburu nagusietako bat ikasleen segurtasuna bermatzea dela esango nuke, eta haiek izan ditzaketen arazoei aurre egiten laguntzea. Horregatik, ezinbestekoa da haurrak jakinaren gainean jartzea halako arriskuez, eta egoera hauek saihesteko aholkuak ematea. Bestalde, gaztetxoen artean askotan arazo hauek eman daitezkeela ere jakin behar dugu, batez ere cyberbullyingari lotutakoak, gaur egun haurrak gero eta txikiagoak direnetik baitaukate IKTeetara eta Internetera sarbidea.

Ezinbestekoa da egoera hauen aurrean zer egin daitekeen jakitea, eta horregatik uste dut oso onuragarria izango litzatekeela irakasleak arazo hauei buruzko formakuntza jasotzea, pixkanaka beraiek ere klasean gai hauei buruz hitz egiten duten bitartean; sentsibilizazioa bultzatzeko asmoz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hausnarketa - 3. praktika

Nire PLEa - 1. emangarria