Egoera erreala - 5. praktika

Behin internetek dituen arriskuak ezagutzen ditugula, ikasle baten kasu erreal bat aurkeztu zaigu, non guk irakaslearen papera hartu behar izan dugun, eta egoeraren azalpena egiteaz gain, helburuak, esku-hartzea eta egingo genukeen ebaluazio nahiz kasuaren jarraipena zehaztu ditugun. Hona hemen egoera eta guk egindako proposamena:

Amaiak (LH6) kontatu digu Facebook bidez lagun berria egin duela eta berarekin geratu dela arratsalde honetan. Lagunak 12 urte dituela esaten du, baina gure susmoa heldua dela da.

Aurkeztu zaigun egoerak grooming kasu bat dirudi, non pertsona heldu batek adin txikiko pertsona bati jazarpena egiten dion, askotan adingabea dela esanez. Normalean, helburua benetako adingabeak sortutako eduki sexuala lortzea da edota kasu batzuetan baita kontaktu fisikoa izatea ere, egoera honetan ikus dezakegun bezala. Hau lortzeko, segur aski, aurretik kontrol emozionala lortu du, Amaiarekin konfiantzazko adiskidetasun erlazio bat sortuz.

Lagun berri hori Facebook bidez ezagutu duenez, eta Amaiak 12 urte bakarrik dituenez, gure susmoa heldu bat izan daitekeela da, eta kontaktu fisiko bat nahi duela, berataz aprobetxatuz.

Irakasle bezala ditugun helburuen artean, haurrak eta gurasoak interneten dauden arriskuez kontzientziatzea garrantzitsuena dela uste dugu, izan ere, nahiz eta onura asko ekartzen dituen, kontuz ibili behar dugu egoera kaltegarriak saihesteko. Honez gain, ikaslearen segurtasuna bermatzea eta gurasoak jakinaren gainean jartzea ditugu helburu.

Esku hartzeari dagokionez, guraso guztiekin bilera bat egingo genuke, grooming kasu batzuk iritsi zaizkigula esanez, eta horri buruz informazioa emateaz gain, ze pausu jarraitu ditzaketen azalduko diegu egoera hori eman ez dadin. Bestalde, Amaiarekin eta bere gurasoekin hitz egitea ideia ona dela uste dugu, kasuari buruzko informazio gehiago lortzeko eta egoeraren larritasuna neurtzeko.

Ondoren, irakasle garen heinean ezin dugu askoz gehiago egin, baina kasua jarraitu dezakegu gurasoekin harremanetan jarraituz eta Amaiarekin hitz egin eginez, kasuaren eboluzioa ikusteko, eta ea konpondu ahal izan duten jakiteko. Azkenik, gure laguntza eskaintzea bakarrik geratuko litzaiguke.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire PLEa - 1. emangarria

Hausnarketa - 3. praktika

Aurkezpena - 2. praktika