Kaixo guztioi!

Ongi etorri nire blogera, ni Maria naiz, ez oso idazle abila egia esan, baina gauza asko esateko dituena hala ere. Donostiako EHUn magisteritza ikasten ari naiz, Lehen Hezkuntzako gradua hain zuzen ere, beti eduki izan baitut ikasketei eta hezkuntzaren munduari buruzko interesa.

Blog honetan Lehen Hezkuntza eta IKTeen arteko erlazioari buruz hitz egingo dut gehien bat, eta taldeko nahiz bakarka egindako lanak aurkituko dituzue bertan. Pixkanaka-pixkanaka ikasten joango naizela espero dut, bai webgune hau erabiltzen eta baita teknologia berriei buruz ere. Gauzak hala, blog hau nire IKT ikasgaian izango dudan ibilbidearen egunerokoa bilakatuko da.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire PLEa - 1. emangarria

Hausnarketa - 3. praktika

Aurkezpena - 2. praktika