SAMR eta Bloom - 6. praktika
SAMR eredua IKTak eskolako jardueren diseinuan hobeto integratzeko jarraitu beharreko prozesu bat da. Ruben D. Puentedura doktoreak sortu zuen, batez ere, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz, eta ekitatea bermatzen duen promozio sozialeko sistema bat ziurtatzeko.
S letrak sustitución esan nahi du, euskaraz ordezkapena, eta teknologien integrazioko lehen pausua da. Aumento edo handipena dugu bigarren pausu bezala, ondoren modificación/modifikazioa hirugarren eta azkenik redefinición edo berdefinizioa.

Ordezkapenak kasu honetan, betiko objektuek, hau da, paperak eta boligrafoak egiten duten funtzioa ordenagailu batekin ordezkatzea esan nahi du adibidez. Handipenak, aldiz, paperak eta boligrafoak egin dezaketanaz gain, IKTeek beste zerbait gehitzea esan nahi du, zuzentzaileak besteak beste. Bi pausu hauek hobekuntza izeneko azpitalde bat osatzen dute SAMR ereduan.
Honekin jarraitzeko, modifikazioak teknologia aldatzerakoan gelako eginkizunak aldatu egiten direla esan nahi du, eta bestalde, berdefinizioak aktibitate eta eduki berriak sortzen direla. Bi hauek osatzen duten azpitaldeak transformazio du izena.
Bestalde, Bloom-en taxonomia aurki dezakegu; hau Benjamin Bloom psikologo eta pedagogoak sortu zuen sailkapen bat da, eta ikaskuntza formalaren bitartez lortzen diren helburu ezberdinak agertzen dira bertan. Sailkapen hau hierarkikoki osatuta dago, delako jarduerek duen prozesatzeko konplexutasuna kontuan hartuz.

Argiago ulertzeko, eskailera metaforiko bat aurkezten zaigula esan dezakegu, ikasketak dituen fase ezberdinak adieraziz, memorizatu, ulertu, aplikatu, analizatu, ebaluatu eta azkenik sortu.
Lehenengo aipatutako pausuak irakasleek egin behar duten lanaren isla dira, eta Bloomen taxonomia, aldiz, ikaslearen paperean zentratutakoak. Ezinezkoa da bi prozesu horiek modu bereizi batean ematea, eta beraz, infografia honetan ikus daitekeen moduan, irakasle nahiz ikasleen pausuak aurrera doaz aldi berean, pixkanaka IKTak haien egunerokotasunean sartzen doazelarik.
Comentarios
Publicar un comentario