Praktika onak - 2. emangarria
Praktiketatik bueltatu garenetik gauza ugari egin ditugu IKTko ikasgaian, baina denak azken produktu bat lortzeko prozesu baten parte izan dira, LH5eko ingeleseko irakasgairako 5 saio baten prestaketa, hain zuzen. Hau, noski, IKTen praktika onak burutuz egin behar izan dugu, jada badakigun bezala gure gizartean leku handi bat dutelako.
Burutu dugun lehen pausua 5 saio hauen programazioa izan da, eta horretarako hemen beheko taula hau bete dugu.
II. ERANSKINA
UNITATE DIDAKTIKOA
ARAZO-EGOERA BATETIK ABIATUTA PROGRAMATZEKO TXANTILOIA
Irakasgaia: Ingelesa
|
Gaia: Familia
|
Maila: 5.maila
|
Saioak: 5 saio
|
Proposamenaren
justifikazioa: Eguneroko gai bat denez,
garrantzitsua iruditzen zaigu honen inguruan lan egitea, hiztegia, gramatika,
ulermena eta adierazpena landuz.
|
Arazo-egoera:
- Testuingurua:
Gure klasea 25 ikaslez osatuta dago, horietako 16 neskak eta 9
mutilak. 2
errepikatzaile ditugu eta beste 5 ikasle laguntza gelara joaten dira astean
bitan. Honez
gain, aurten 6 etorkin ditugu, bakoitza herrialde desberdin batetik
etorria: Ingalaterratik,
Chiletik, Pakistanetik, Austriatik, Bulgariatik eta Kenyatik.
Orokorrean oso ondo moldatzen dira
elkarrekin eta errespetuzko giro bat dago
klasean.
- Arazoa: Ze kide aurki daitezke
familia batean?
- Helburua: Klasean aurkitzen diren
ikasleak eta haien familiak ezagutzea.
|
Zeregina:
|
Oinarrizko
gaitasunak:
Zeharkakoak:
Diziplinari
dagozkionak:
|
Helburu didaktikoak:
|
Edukiak:
|
Jardueren sekuentzia:
Lehenengo saioa
o
Lehen fasea:
Abestiak aukeratu landu nahi dugun hiztegia eta gramatika kontuan hartuta.
o
Garapen-fasea:
https://es.lyricstraining.com/ web orrian sartu eta landuko ditugun abestiak bilatu
(Family song eta We are family).
o
Aplikazio- eta komunikazio-fasea: Abestiak entzuten diren bitartean ikasleak
entzuten dutena idazten joango dira.
o
Orokortzea eta transferentzia: Jada webguneak nola funtzionatzen duen jakinda,
ikasleek gustuko dituzten kantak aukeratuko dituzte.
Bigarren saioa
o
Lehen fasea:
familiaren inguruko hiztegiko hitzak erabakiko ditugu landu ahal izateko eta
horien inguruko joko interaktiboak bilatuko ditugu.
o
Garapen fasea:
https://albalearning.com/ejercicios/familia-sp-en_match.htm
web orrian sartu eta jokoak martxan jarriko ditugu.
o
Aplikazio- eta komunikazio-fasea: ariketak irakurtzen hasiko dira taldeka, behin
irakurrita ahoz erantzuten hasiko dira.
o
Orokortzea eta transferentzia: behin ariketa horiek bukatuta https://kahoot.it/
webgunean ikasi dutena probatuko dute.
Hirugarren saioa
o
Lehen fasea:
Present simple-aren teoria azalduko zaie haurrei, horretarako hsttps://www.ef.com/english-resources/english-grammar/simple-present-tense/ webgunea erabiliko dugu.
o
Garapen-fasea:
Behin teoria azalduta, hainbat ariketa erakutsiko zaizkie haurrei eta taldeka
ipiniko dira.
o
Aplikazio- eta komunikazio-fasea: Behin taldeka, educaplay-en sortutako jolas bat
egingo dute teoria praktikan jarri ahal izateko (https://www.educaplay.com/en/learningresources/4161115/grammar.htm) Ariketa hori bukatzerakoan, beste batzuk eskainiko
zaizkie (https://sites.google.com/site/easygrammar4kids/to-be-present/simple-present) horrela edukia hobeto barneratu ahal izango dutelako.
o
Orokortzea eta transferentzia: Behin bukatuta, guztien artean zuzenduko da eta
zalantzak argituko dira.
Laugarren eta
bosgarren saioak
o
Lehen fasea:
haurrei haiei eta beraien familiei buruzko aurkezpen bat egin beharko dutela
azalduko zaie, bertan aipatu ditzaketen puntuak emanez.
o
Garapen-fasea:
ikasle bakoitza bere aurkezpenean gehitu nahi duen informazioa jasotzen
hasiko da.
o
Aplikazio- eta komunikazio-fasea: informazio guztia bilduta dutenean, aurkezpenari
forma ematen hasiko dira.
o
Orokortzea eta transferentzia: aurkezpena guztiz prestatua dutenean, haien kideek
aurrean egin beharko dute. Horretarako https://www.genial.ly/ webgunea gomendatuko diegu.
|
Ebaluazioa:
Adierazleak:
Tresnak:
|
Esteka: https://view.genial.ly/5bfc2bb80192d336409ed12c/praktika-ona-lh5-ingelesa
Aurkezpen osoa:
![]() |
Hau egin ondoren, gure plangintza benetan martxan jartzeko, web orri bat sortu dugu Wixen bitartez, non jada aurrez aipatutako informazio guztia modu antolatu eta eskuragarri batean aurki daitekeen. Hona hemen guk LH5eko ikasleen ingeleseko klaseetarako prestatutako webgunea:
Prozesu honekin bukatzeko, gure ikaskideen feedbacka jaso dugu egindako lanaren eta ahozko aurkezpenaren inguruan. Hori kontuan hartuta galdera bati erantzuna emateko eskatu zaigu:
Egia esan, gauza ugari ikasi ditut praktika hau egiten, baina batez ere, saio batzuk planifikatzeak dakarren lan karga nolakoa den ikusteko aukera izan dugu. Honez gain, baliabide berriak erabiltzen ikasi dut, nire etorkizuneko lanerako baliagarriak izango direnak, educaplay eta wix esate baterako, eta IKTekin praktika onak egiteak duen garrantzia ere ondo ulertu dugula esango nuke.
Taldean lan hau burutzea ere oso aberasgarria izan da niretzat, izan ere nik bakarrik eduki ditzadan ideiak agian ez dira nahikoa halako plangintza bat lehenengo aldiz burutzeko. Asko ikasi dut nire taldearekin lan eginez, eta lan banaketa nahiz kontsentsuak duen garrantziaz konturatzea guretzat giltzarria izan dela esango nuke.
Klasekideengandik jasotako feedbackari dagokienez, gehien gustatu den atala guk sortutako webgunea izan dela dirudi. Honekin lan ona egin dugula esan digute kideek, oso argia eta erakargarria zela besteak beste.
Hobetzeko ditugun ataletan, aldiz, edukiarekin baino, ahozkotasunarekin erlazioa zuten kritikak jaso ditugu. Alde batetik, nahiko baxu eta azkar hitz egin dugula esan digute, eta baita lanaren azalpena banatzerakoan, esan beharreko zatien neurria oso ezberdina zela. Ados gaude guzti horrekin, izan ere, lehentasun handia eman genion gure Genial.ly eta Wixa ondo egoteari, eta agian ahozko aurkezpenean arreta gehiago jarri beharko genukeen.
Hori izan da orokorrean jaso duguna, baina esan beharra dago oso iritzi ezberdinak egon direla ere, adibidez gure baliabideetan gehitu dugun informazio kantitatearekin, edota aurkezpenaren argitasunarekin zerikusia zutenak.
Guzti hau kontuan hartuta, hurrengorako asko ikasi dugula esango nuke, eta kideen aldetik feedback guzti hau jasotzea oso positiboa dela uste dut.
Comentarios
Publicar un comentario