Aurreko sarreran aipatutako aurkezpenari berriz ere erreferentzia eginez, eta gure gainerako klasekideenak ikusi ondoren, hausnarketa bat egitera bultzatu digutela esatera ausartuko nintzateke. Alde batetik konpetentzia digitalak benetan esan nahi duenari buruz, eta bestetik, konpetentzia digital honen eta PLEaren arteko erlazioa eta honen garrantziari buruz ere pentsarazi digu. Konpetentzia digitala hitz gutxitan, IKTak edo teknologia berriak erabiltzen jakitea da. Honek zer esan nahi du? Teknologiaren arloan informazioa bilatzen, komunikatzen, eduki berria sortzen, bakoitzaren segurtasuna bermatzen eta izan ditzakegun arazoak konpontzen jakitea hain zuzen ere. Gaur egun IKTeek inguratzen gaituzte, nonahi aurkuti baititzakegu, eta XXI. mendeko hiritar izateko beharrezkoa bilakatu baita hauen gutxieneko erabilpen bat egiten jakitea. Hori dela eta, alfabetatze prozesu bati buruz hitz egiten da, alfabetatze digital bati buruz zehazki. Hau da, lehen idazten eta irakurtzen jakitea...
Comentarios
Publicar un comentario