Talde berria, arau berriak

Gaur, lauhilabete honetarako esleitu zaizkigun taldeen berri izan dugu, eta funtzionamendu egoki bat izan dezagun, arau sorta bat sortzea erabaki dugu. Taldekide guztion artean hitz egin ondoren, 11 oinarrizko arau otu zaizkigu, jarraian ikus ditzakezuenak hain zuzen: 

1- Taldekide guztien ideiak errespetatu eta kontuan hartuko dira
2- Bakoitza arduratu behar da egin behar duen lanaz
3- Klasera edo lanen bat egitera ezin badugu etorri, aurrez abisatuko diegu gure taldekideei
4- Guztiok parte hartuko dugu eta lana ondo ateratzeko esfortzua egingo dugu
5- Elkarri lagunduko diogu
6- Lanen bat egiteko geratu behar badugu, pisuzko arrazoi bat izan behar dugu ez azaltzeko
7- Lana eguneratuta eramaten saiatuko gara
8- Elkarrekin dugun denbora (klaseetan edo klasez kanpo) aprobetxatuko dugu
9- WhatsApp-eko taldean ez ignoratu
10- Ikasgaiarekin zerikusia duten berriei buruz abisatu
11- Aurreko arauak ez badira errespetatzen:
            - Lehen abisua: egun horretan egin ez duzuna egin beharko duzu
            - Bigarren abisua: irakaslearekin hitz egingo dugu
            - Hirugarren abisua: taldetik kanpo geratuko gara

Comentarios

Entradas populares de este blog

Nire PLEa - 1. emangarria

Hausnarketa - 3. praktika

Aurkezpena - 2. praktika