Nire PLEa - 1. emangarria
Aurreko klaseetan eta sarreretan landutako gaiari jarraipena emateko, eta ikasitako teoria praktikan jartzeko, bakoitzaren PLEa egiteko eskatu digute gelan.
PLEak (Personal Learning Environment) pertsona bakoitzak egunerokotasunean ikasteko helburuarekin erabiltzen dituen informazio iturri, erreminta, konexio eta aktibitateen multzoa esan nahi du, eta hemen beheko argazkian nik sortu dudana ikus daiteke. Erabiltzen ditudan baliabideen artean 5 bloke bereizi ditut, informazioa bilatzeko erabiltzen ditudanak urdinez, komunikazio arlokoak gorriz, edukiak sortzen laguntzen didatenak morez, arazoak konpontzeko erabiltzen ditudanak laranjaz eta segurtasunaren bermea ematen didatenak berdez.
Jarduera hau burutu ondoren klasekide ia guztiok ikusi duguna berdina izan da, segurtasunaren alorrean gabezia handiak ditugula, eta denok ados gaude horrek arazo bat suposatzen duela gure IKTeen erabileran. Beste arloei dagokienean, komunikazioan besteak beste, sare sozialen erabilera izugarri handia dela ondoriozta daiteke, eta bestalde pixkanaka gure edukiak sortzeko modu berriak ikasten ari garela, askotan unibertsitatetik bertatik ematen dizkiguten baliabideei esker. Dena den, informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun software, webgune eta aplikazioak eta arazoak konpontzeko erabiltzen ditugunak oso lotuta daudela esango nuke, eta baita ugarienak direla ere, izan ere, jada badakigunez, gure gizartea informazioz josita dago.
Aktibitate hau burutzeko, Symbaloo erabili dugu, eta gure konpetentzia digitala nolakoa den grafikoki ikusteko oso modu aproposa iruditu zait, bai eta besteekin partekatzeko orduan informazioa modu argian antolatuta emateko aukera ematen duela ere. Beraz, begirada bat eman nahi izanez gero, hona hemen esteka: https://www.symbaloo.com/home/mix/13eOcLjTaP
Comentarios
Publicar un comentario