Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2018

SAMR eta Bloom - 6. praktika

Imagen
SAMR eredua IKTak eskolako jardueren diseinuan hobeto integratzeko jarraitu beharreko prozesu bat da. Ruben D. Puentedura doktoreak sortu zuen, batez ere, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz, eta ekitatea bermatzen duen promozio sozialeko sistema bat ziurtatzeko. S letrak sustitución esan nahi du, euskaraz ordezkapena, eta teknologien integrazioko lehen pausua da. Aumento edo handipena dugu bigarren pausu bezala, ondoren modificación /modifikazioa hirugarren eta azkenik redefinición edo berdefinizioa. Ordezkapenak kasu honetan, betiko objektuek, hau da, paperak eta boligrafoak egiten duten funtzioa ordenagailu batekin ordezkatzea esan nahi du adibidez. Handipenak, aldiz, paperak eta boligrafoak egin dezaketanaz gain, IKTeek beste zerbait gehitzea esan nahi du, zuzentzaileak besteak beste. Bi pausu hauek hobekuntza izeneko azpitalde bat osatzen dute SAMR ereduan. Honekin jarraitzeko, modifikazioak teknologia aldatzerakoan gelako eginkizunak aldatu egiten direla es...

Egoera erreala - 5. praktika

Behin internetek dituen arriskuak ezagutzen ditugula, ikasle baten kasu erreal bat aurkeztu zaigu, non guk irakaslearen papera hartu behar izan dugun, eta egoeraren azalpena egiteaz gain, helburuak, esku-hartzea eta egingo genukeen ebaluazio nahiz kasuaren jarraipena zehaztu ditugun. Hona hemen egoera eta guk egindako proposamena: Amaiak (LH6) kontatu digu Facebook bidez lagun berria egin duela eta berarekin geratu dela arratsalde honetan. Lagunak 12 urte dituela esaten du, baina gure susmoa heldua dela da. Aurkeztu zaigun egoerak grooming kasu bat dirudi, non pertsona heldu batek adin txikiko pertsona bati jazarpena egiten dion, askotan adingabea dela esanez. Normalean, helburua benetako adingabeak sortutako eduki sexuala lortzea da edota kasu batzuetan baita kontaktu fisikoa izatea ere, egoera honetan ikus dezakegun bezala. Hau lortzeko, segur aski, aurretik kontrol emozionala lortu du, Amaiarekin konfiantzazko adiskidetasun erlazio bat sortuz. Lagun berri hori Facebook bidez ...

Glosategia - 4. praktika

Aurreko sarreran aipatu dudan moduan, gure konpetentzia digitalean aurkitu dugun ahulezia nagusia segurtasuna da, inongo zalantzarik gabe, eta horrek zer pentsatu ematen digu. Sareak onura asko ekartzen dituen arren, arrisku asko ere badituela askotan ahaztu egiten zaigu, hona hemen ohikoenak: 1. Sexting: Eduki sexualaren bidalketa berehalako mezuen bitartez, normalean WhatsApp. Gazteen arteran gero eta gehiago egiten den borondatzeko praktika da, zeinak promulgatzaileak diren, eta honez gain informazioak beste bitartekari batzuen eskuetan bukatu dezakeelako arriskua dute. 2. Cyberbullying: Pertsona batek edo talde batek modu jarraitu batean teknologiaren bidez informazioa eta komunikazioa erabiltzen duenean beste banako bat mehatxatzeko eta jazartzeko. 3. Hacking: Protekzio programak desenkriptatuz, sistema informatiko batera sartzea datu baserako sarbidea lortzeko, eta hortik, datu edota fitxategiak eskuratzea eta manipulatzea. Hau, normalean, troyanoen bidez egiten da. ...

Nire PLEa - 1. emangarria

Imagen
Aurreko klaseetan eta sarreretan landutako gaiari jarraipena emateko, eta ikasitako teoria praktikan jartzeko, bakoitzaren PLEa egiteko eskatu digute gelan.  PLEak (Personal Learning Environment) pertsona bakoitzak egunerokotasunean ikasteko helburuarekin erabiltzen dituen informazio iturri, erreminta, konexio eta aktibitateen multzoa esan nahi du, eta hemen beheko argazkian nik sortu dudana ikus daiteke. Erabiltzen ditudan baliabideen artean 5 bloke bereizi ditut, informazioa bilatzeko  erabiltzen ditudanak urdinez, komunikazio arlokoak gorriz, edukiak sortzen laguntzen didatenak morez, arazoak konpontzeko erabiltzen ditudanak laranjaz eta segurtasunaren bermea ematen didatenak berdez.  Jarduera hau burutu ondoren klasekide ia guztiok ikusi duguna berdina izan da, segurtasunaren alorrean gabezia handiak ditugula, eta denok ados gaude horrek arazo bat suposatzen duela gure IKTeen erabileran. Beste arloei dagokienean, komunikazioan besteak beste, sare sozialen ...

Hausnarketa - 3. praktika

Aurreko sarreran aipatutako aurkezpenari berriz ere erreferentzia eginez, eta gure gainerako klasekideenak ikusi ondoren, hausnarketa bat egitera bultzatu digutela esatera ausartuko nintzateke. Alde batetik konpetentzia digitalak benetan esan nahi duenari buruz, eta bestetik, konpetentzia digital honen eta PLEaren arteko erlazioa eta honen garrantziari buruz ere pentsarazi digu. Konpetentzia digitala hitz gutxitan, IKTak edo teknologia berriak erabiltzen jakitea da. Honek zer esan nahi du? Teknologiaren arloan informazioa bilatzen, komunikatzen, eduki berria sortzen, bakoitzaren segurtasuna bermatzen eta izan ditzakegun arazoak konpontzen jakitea hain zuzen ere. Gaur egun IKTeek inguratzen gaituzte, nonahi aurkuti baititzakegu, eta XXI. mendeko hiritar izateko beharrezkoa bilakatu baita hauen gutxieneko erabilpen bat egiten jakitea. Hori dela eta, alfabetatze prozesu bati buruz hitz egiten da, alfabetatze digital bati buruz zehazki. Hau da, lehen idazten eta irakurtzen jakitea...

Aurkezpena - 2. praktika

Duela egun batzuk  De lo sólido a lo líquido: Las nuevas alfabetizaciones ante los cambios culturales de la Web 2.0 testua irakurri behar izan genuen, eta honen ulermen osatuago bat lortzeko gure taldekideekin garrantzitsuen iruditu zitzaizkigun ideien partekatzea egin genuen. Gainera, Genially izeneko baliabide berri bat erabiltzen ikasteaz gain, honen bidez irakurritakoari buruzko aurkezpen bat egin genuen, gainerako taldekideei irakurritakoa azaltzeko asmoz. Hona hemen gure aurkezpenera eramango zaituzten esteka: https://view.genial.ly/5bac7d665b64ad591a07777d/ikt Eta azkenik, informazio gehiago eskuratu nahi izango bazenute, hurrengo estekan testu osoa aurkitu dezakezue: https://www.revistacomunicar.com/pdf/preprint/38/01-PRE-12378.pdf