Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2018

Konpetentzia digitala - 1. praktika

Imagen
Konpetentzia hitza gero eta gehiago entzuten ari garen hitza da, ezagutza bat erabiltzen jakitea esan nahi duena; kasu honetan, IKTeei buruz ari garen heinean, teknologia berri hauek erabiltzen benetan ba al dakigun ikusteko aukera izan dugu. Horretarako, Ikanos izeneko test bat bete dugu, gure gaitasun digitala neurtzeko asmoz ( http://test.ikanos.eus/index.php/566697?lang=eu ), eta nire kasuan, tarteko profila dudala izan da erantzuna, nahiko baxua egia esan, beraz aurten ikasteko asko dudala esango nuke.

Talde berria, arau berriak

Gaur, lauhilabete honetarako esleitu zaizkigun taldeen berri izan dugu, eta funtzionamendu egoki bat izan dezagun, arau sorta bat sortzea erabaki dugu. Taldekide guztion artean hitz egin ondoren, 11 oinarrizko arau otu zaizkigu, jarraian ikus ditzakezuenak hain zuzen:  1- Taldekide guztien ideiak errespetatu eta kontuan hartuko dira 2- Bakoitza arduratu behar da egin behar duen lanaz 3- Klasera edo lanen bat egitera ezin badugu etorri, aurrez abisatuko diegu gure taldekideei 4- Guztiok parte hartuko dugu eta lana ondo ateratzeko esfortzua egingo dugu 5- Elkarri lagunduko diogu 6- Lanen bat egiteko geratu behar badugu, pisuzko arrazoi bat izan behar dugu ez azaltzeko 7- Lana eguneratuta eramaten saiatuko gara 8- Elkarrekin dugun denbora (klaseetan edo klasez kanpo) aprobetxatuko dugu 9- WhatsApp-eko taldean ez ignoratu 10- Ikasgaiarekin zerikusia duten berriei buruz abisatu 11- Aurreko arauak ez badira errespetatzen:       ...

Kaixo guztioi!

Ongi etorri nire blogera, ni Maria naiz, ez oso idazle abila egia esan, baina gauza asko esateko dituena hala ere. Donostiako EHUn magisteritza ikasten ari naiz, Lehen Hezkuntzako gradua hain zuzen ere, beti eduki izan baitut ikasketei eta hezkuntzaren munduari buruzko interesa. Blog honetan Lehen Hezkuntza eta IKTeen arteko erlazioari buruz hitz egingo dut gehien bat, eta taldeko nahiz bakarka egindako lanak aurkituko dituzue bertan. Pixkanaka-pixkanaka ikasten joango naizela espero dut, bai webgune hau erabiltzen eta baita teknologia berriei buruz ere. Gauzak hala, blog hau nire IKT ikasgaian izango dudan ibilbidearen egunerokoa bilakatuko da.