Entradas

Mostrando entradas de noviembre, 2018

Praktika on baterako dekalogoa - 7. praktika

Klasean praktika onei buruzko bi testu irakurri ondoren ( https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1223335/mod_resource/content/1/Area_bp_2007.pdf eta https://egela1819.ehu.eus/pluginfile.php/1223336/mod_resource/content/1/Valverde_2010.pdf ), irakasle izango garen heinean, IKTak ikasgelatan modu on batean integratzeko behar handia dagoela ikusi dugu. Beraz, IKTak erabiliz irakaslearen praktika on batek kontuan hartu beharko lituzteen printzipioak dekalogo baten bidez aurkeztea eskatu zaigu.  Nire taldearen kasuan ingelesa eta LH5 egokitu zaizkigu gure dekalogoa osatzeko. Hona hemen gure proposamena: 1. Haurrei on-line hiztegiak erabiltzera bultzatu, autonomiaz jokatzen eta iniziatiba izaten ikas dezaten. 2. Informazioa bilatzeko garaian ingelesez dauden webguneak erabili ulermena garatu ahal izateko. 3. Microsoft publisherren bidez ipuin bat ortu ingelesez pentsatzera ohitzeko. 4. Pelikulak ikusi, haurrei ingelesezko edukienganako interesa pizteko asmoz. ...